XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Chomin: Ekialdeko Rousseau.

Tokusuke Nakae (1847-1901), idazle, filosofo eta politikari japoniarra, Chomin izengoitiaz ezagunagoa, esan nahi bait du herriko mila milioi gizon, oso famatua da Jean Jaques Rousseauren Kontratu Soziala-tik egin zuen itzulpen bikainagatik.

Izan ere, liburu horren bi itzulpen egin zituen: bata egungo japones estandarrera, 1974ean Frantziatik bueltatzean egin zuena, eta bestea, jakitunen hizkuntza den Txinera klasikora, 1882 eta 1883 bitartean, askatasuna eta herriaren eskubideengatiko mugimenduaren indarraldian burutu zuena.

Bere garaikoek Ekialdeko Rousseau deitzen zioten, eta ezizen hori atxikia gelditu zaio.

Frantsesezko ikasketak 1847an Kochi-n jaioa, Shikoku irlako Tosa eskualdeko hiriburuan, Chominek Nagasaki-n ikasi zuen frantsesa, hara bidali bait zuten beka batez, eta gero Edo-n (egungo Tokio), bertan Japoniako Frantses eskolen aita zen Murakami Eishun-en ikasle izan zelarik.

Haren eskolan ikasterakoan irakurriko zuen, seguru asko, Monsignor Daniel-en (Munduko Historiaren laburpen kronologikoa), Murakami-k 1871an argitaratuko bait zuen horren itzulpena.